Udako irakurgaietako zenbait aipu aldatuko dizkizuet orriotara, gogotik aienatu aurretik. Leonardo Sciascia-ren Muerte del inquisidor liburutik, gogoan luzaro erabil daitekeen pasarte bat hautatu dut, jakituria ezaren ilunpeetan diz-diz egiten duen bristada bat.
«Ideia gutxi behar dituzte, zinetan, sekta batek eta mende batek bazkatzeko!», zioen Menéndez Pelayo-k Historia de los heterodoxos ospetsuan [...].
Orobat esan genezake XVI. eta XVII. mendeetako mugimendu heretikoek ideia urriak izan zituztela alhatzeko, hala zenbatekoari nola nolakoari dagokienez; haatik, haien aurkariek erabilitako gogortasunak eta zorroztasunak are urritasun, filosofiko nahiz erlijioso, lazgarriagoa uzten dute agerian.
Begira zaitezte ortodoxietatik.