Egunkarietako titulu edo goiburuetan, labur beharrez, esaldi eragabe eta barregarri samarrak sortu ohi dira.
Hara oraintsuko ateraldi xelebre horietako bat, El Correo egunkaritik hona ekarria:
“¡No me peguéis, no me peguéis!”, suplicó el muerto a golpes en Barakaldo
Pentsatzekoa da hil aurreko erregua izan zela hori, hilek ezin izaten baitute ezer esan, elezahar eta hagiografietatik kanpo. Konponbide erraza du, ordea: …suplicó la víctima [a sus agresores antes de fallecer], edo halako zerbait.