Garrantzitsua

Garrantzi hitza betidanikoa dela iruditzen zaigun arren, Larramendiren hiztegira arte ez zen idatzian jaso (garransia forman). Ez dakit herri-euskarak berea zuen, edo andoaindarraren asmakaria izan zen, XX. mendera arte ez baitzen ugaltzen hasi han-hemengo testuetan.

Gaurko gaia, ordea, ez da hori; hori ez da «inportanta», ez «inportantea». Gaurkoan, garrantzitsuren erabilera badaezpadako batez jardungo dugu. Nire ustean, izenondo horren erabilera batzuk kalko ezin onartuzkoak dira, baina, kalkoez gustuez esaten dena esan daitekeenez, norberak erabaki dezala nola joka.

Adibideak:

Eurite garrantzitsuak izan dira Oarsoaldean.

Azken asteotan, galera garrantzitsuak izan ditu Bankiak.

Euria garrantzizkoa izan daiteke uztak salbatzeko; galerak garrantzizkoak izan daitezke banku baten egoera balioesteko. Hala da, bai, horiek funtsezko direnean, erabakigarri direnean; ez, ostera, handiak besterik ez direnean.

Beraz:

Eurite gogorrak/handiak/ugariak izan dira Oarsoaldean.

Azken asteotan, galera handiak/nabarmenak/ikusgarriak izan ditu Bankiak.

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s